250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GABARDERAL

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Gabarderalgo Udalak, 2020ko irailaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Gabarderalgo Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioari du hizpide).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Gabarderalen, 2020ko urriaren 5ean.–Kontzejuko lehendakaria, Javier Alamán Arana.

Iragarkiaren kodea: L2012147