250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2020/02U aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalbatzak, 2020ko urriaren 7an egindako osoko bilkuran, 2020ko aurrekontuaren ondoko aldaketa onartu zuen:

2020/02U: “Hitzarmena: Sakanako dendari, ostalari eta zerbitzuen elkartea”.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2020ko urriaren 14an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2012127