250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2020ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, ikusirik udal kontu-hartzaileak emandako txostena, onetsi zuen 7/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea, aldaketa egiteko 2020ko behin betiko aurrekontuan, diru-sarreren bidez kreditu hau sortzeko:

Kreditua sortzea, diru-sarreren bitartez

Kreditua honako partida honetan sortuko litzateke:

34202-6320001. Obra, igerilekuen instalazioetako gelan: 155.000,00 euro.

Gastuak, guztira. 155.000,00 euro.

Baliabide hauen bitartez finantzatuko da:

7505001 Aparteko funtsa, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako: 155.000,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 155.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2012109