250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko urriaren 5ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 7/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea Buñuelgo Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin; foru dekretu horren bidez, garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Adierazitako jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espediente horiek behin betiko onetsitzat joko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2011941