250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

2020ko 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2020ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 6., 7. eta 8. aldaketak 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Bertizaranan, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2012233