250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2020ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26koan, aurrekontuan 1. eta 2. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Transferentzia partida batzuen artean eta diru-sarrera berriak

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Gastuak

3232.62300

Hobekuntza orokorrak Río Arga ikastetxean

64.106

Diru-sarrerak

75030

Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza

41.668,90

1710.1310003

Partidaren eskualdatzea

22.437,10

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Diruzaintzako gerakina eta diru-sarrera berriak

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Gastuak

1710.1310000

Enplegua sustatzea

11.800

Diru-sarrerak

4511001

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza

3.600

90004

Diruzaintzako gerakina

8.200

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berbintzanan, 2020ko uztailaren 6an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2012218