250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdia, Gobernuz Kanpoko Erakundeei dirulaguntzak emateko, 2020an garapenerako lankidetza proiektuak egin ditzaten. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 528143.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzei buruzko Datu Base Nazionalean aurki daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2020ko urriaren 13an hartu erabakiaren bidez onetsia.

Deialdiaren oinarri arautzaileak eta eskabideak eskuratu daitezke Barañaingo Udaletxean (Herritarrak Hartzeko Bulegoan) –Udaletxe plaza z.g.–, edo Udalaren web orritik hartuta: www.barañain.eus.

Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barañainen, 2020ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2012041