250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKEDANO

1-10/2020 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Amillaoko Kontzejuak, 2020ko urriaren 6an egindako osoko bilkuran, erregelamenduzko eta legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 1-10/2020 aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Bakedanon, 2020ko urriaren 8an.–Kontzejuko burua, Alicia Temprano Valerdi.

Iragarkiaren kodea: L2012090