250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n, 1/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten eta argitaratzen da aurrekontuan egindako aldaketa hori, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua.

Gastuak:

3380 22750.–Udalekua euskaraz.

Udalekua euskaraz: 3.000 euro.

Diru-sarrerak:

Diruzaintzako gerakina: 3.000 euro.

Eritze Atetzen, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2012146