250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUITZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arruizko Kontzejuak (Larraun), 2020ko ekainaren 26an egin bilkuran, 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra onetsi zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Arruitzen, 2020ko urriaren 15ean.–Kontzejuko burua, Joxe Mari Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2012185