250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2020ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen, aho batez, 2020ko urriaren 1ean egindako bilkuran:

Hasiera batez onestea Aranoko Udaleko 2020 plantilla organikoaren aldaketa.

Aldaketa hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.ari buruz xedatutakoa.

Aranon, 2020ko urriaren 14an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2012045