2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMILLAO
2020ko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2020ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
01/2020 ALDAKETA
Aparteko kreditua
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 3322 63900 | Kontzejuaren artxiboa | 1.300 |
Finantzabideak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 87000 | Gastu orokorretarako, baliabide atxikiak izateagatik | 1.300 |
02/2020 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 4121 62100 | Ibai aldea hesitzea | 4.000 |
Finantzabideak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 87000 | Gastu orokorretarako, baliabide atxikiak izateagatik | 4.000 |
03/2020 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 4211 63100 | Bideak hobetzea | 4.000 |
Finantzabideak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 87000 | Gastu orokorretarako, baliabide atxikiak izateagatik | 4.000 |
04/2020 ALDAKETA
Kreditu-gehigarria
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 9200 21200 | Eraikinen mantentze-lanak | 500 |
Finantzabideak:
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA |
1 87000 | Gastu orokorretarako, baliabide atxikiak izateagatik | 500 |
Amillaon, 2020ko urriaren 7an.–Kontzejuko burua, Daniel Sainz San Martín.
Iragarkiaren kodea: L2012015