250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Adiosko Udalak, 2020ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 3/2020 aurrekontu-aldaketa (kreditu transferentzia) eta 4/2020 aurrekontu-aldaketa, (aparteko kreditua).

Espedienteak Idazkaritzan eta egoitza elektronikoan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Adiosen, 2020ko urriaren 20an.–Alkate udalburua, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2012279