250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2366/2020 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez espediente administratibo bat igortzen baita Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira. Espediente hori da 191/2020 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa, zeina Virginia Valencia Muñoz andreak jarri baitu.

Virginia Valencia Muñoz andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 3. Epaitegian, Funtzio Publiko zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 45E/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez ezetsi zen Virginia Valencia Muñoz andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa kalifikazio epaimahaiak emandako erabakiaren aurka honako deialdi honetako proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzak onesteko: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Foruzaingoko inspektore izateko hamalau lanpostu betetzeko deialdia, zeina onetsi baitzen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 29an emandako 1106/2019 Ebazpenaren bidez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, Legearen 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea 191/2020 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Virginia Valencia Muñoz andreak jarri zuen.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta Virginia Valencia Muñoz andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Cristina Zozaya Iribarren.

Iragarkiaren kodea: F2012149