249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, 2020ko irailaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ergoienan, 2020ko irailaren 10ean.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2011886