249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2020ko 9. eta 10. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2020ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 9. eta 10. aldaketak 2020ko aurrekontuan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten hamabost eguneko epean.

Azagran, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2012115