249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANOTZ

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Anozko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

–Lote bakarra: 475 makal. (%89) 284 metro kubiko egiten dutenak.

Tokia: Anozko herri-basoa, “Montegrande eta Añurria” izeneko alderdiak.

Hasierako prezioa: Bost mila laurehun eta hirurogeita hamalau euro (5.474 euro) gehi Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzaren araubide berezian (REAGP) tokatzen den konpentsazioa, %12 baita.

Baldintza-agiria Ollarango Udalaren Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, bertan aurkeztu behar baitira eskaintzak.

Enkantean parte hartu ahal izateko, lizitatzaileek beren proposamenak aurkeztu beharko dituzte Olloko Udaleko Erregistro Orokorrean, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotako bideetako edozein erabiliz, enkantearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabosgarren eguneko 14:00ak arte. Egun hori larunbatarekin baldin bada, epea hurrengo astelehena arte luzatuko da. Egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera aldatuko da.

Proposamenak irekitzea: Udaleko eta Anozko Kontzejuko iragarki-taulan argitaratuko da proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua, gutxienez ere 72 ordu lehenago.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Anotzen, 2020ko urriaren 14an.–Kontzejuko burua, Aitziber Pagola Azkarate.

Iragarkiaren kodea: L2012120