249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Zangozako “Muga” meatze proiektuko A kategoriako meategiko hondakinen instalazioena kanpoko larrialdi-planarena.

Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretua aplikatuz, jendaurrean jartzen da Zangozako “Muga” meatze proiektuko A kategoriako meategiko hondakinen instalazioei lotutako kanpoko larrialdi-plana. Proiektu hori Geolcali SLk sustatu du.

Interesdun guztiek kanpoko larrialdi-plana prestatzeko erabakitze-prozesuan parte hartzeko oharrak egin ditzakete, lehentasunez Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari zuzenduta, edo bestela zerbitzu horretara joanda (Karlos III.aren etorb. 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan, 30 egun balioduneko epean (larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea ikusgai dago Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuan (Agoitz kalea 35 bis), baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/plan-emergencia-exterior-instalaciones-residuos-mineros-categoria-a-proyecto-minero-muga-sanguesa

Iruñean, 2020ko urriaren 8an.–Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Boulandier Herrera.

Iragarkiaren kodea: F2011834