249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Larreen eta herri-lurren gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2020ko azaroaren 27an bukatuko dela larreen eta herri-lurren gaineko 2020ko kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabank-eko edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko urriaren 24an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

2020ko abenduaren 31ra arte atzeratzeko baimena emango da, aldez aurretik Udaleko Alkatetzaren aurrean eskaera arrazoitua eginda, bermerik eman gabe eta berandutze interesik sortu gabe, betiere eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean baditu geroratzea onartzearekin batera eta egoera horri eusten badio atzerapenak indarrean dirauen bitartean.

Altsasun, 2020ko urriaren 14an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2012158