249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-570

Altsasuko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Altsasuko Udala.

Xedea: Ibarrea industrialdeko saneamendu lanetarako baimena (II. fasea).

Lanen xedea da egungo saneamendu sarea lotzea geltokiko auzoko saneamendu sarearekin, kolektore nagusi baten bitartez. Horrez gain, bi adar eraikiko dira Ibarmusuko eta Ameztia aldeko saneamenduak bildu eta kolektore nagusian sartzeko, Carlos Cobo García bide, ubide eta portuetako ingeniariak 2020ko uztailean egindako “Altsasuko Ibarrea industrialdeko saneamendurako proiektu aldatua” izeneko agiriari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua , 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko urriaren 5ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011745