249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko irailaren 22an egindako bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Garesen, 2020ko irailaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Gema Los Arcos Ansorena.

Iragarkiaren kodea: L2011809