249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetza honi dagozkion eginkizunak María Mayayo Pascual zinegotziaren esku uztea 2020ko urriaren 30ean, ezkontza zibil bat egiteko.

Bigarrena.–Eskuordetze hau aipatu zinegotziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.–Eskuordetze honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran.

Laugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Jaitzen, 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L2011813