249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

UE 115 unitatea birpartzelatzeko proiektua, Ubagon. Hasierako onespena

Mendazako Barrutiko Udalak hasiera batez onetsi du Ubagoko UE 115 birpartzelatzeko proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 168. eta 156. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Mendazan, 2020ko urriaren 8an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2011866