249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2020ko 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2020ko irailaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea espedientea 5., 6., 7. eta 8. aurrekontu-aldaketak egitea udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hona hemen:

–5. aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, COVID-19ak ekarritako gastuetarako.

–6. aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, Tokiko Agenda 21erako.

–7. aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua inbertsioak egiteko, despopulazioari aurre egiteko.

–8. aurrekontu-aldaketa: aparteko kreditua, landa eremuko udalekuetarako.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak xedatzen duenez (2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), espediente hauek tramitatu eta onetsi behar dira aurrekontuetarako tramite eta baldintza berberekin, informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez. Hortaz, espedienteak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz foru lege beraren 202. artikuluarekin (aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita).

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoren. Nolanahi ere, behin betikoak argitaratu egin beharko dira.

Iratxetan (Leotz), 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2011822