249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGASA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea igarota inork alegaziorik aurkeztu gabe, argitaratzen da Kontzejuaren 2020ko aurrekontuaren behin betiko onespena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2020ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 2koan.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 16.220,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 50.000,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 5.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 18.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 89.220,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.400,00 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 27.270,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 3.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.400,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 150,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 35.000,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 17.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 89.220,00 euro.

Legasan, 2020ko urriaren 10ean.–Kontzejuko burua, Jesus Etxart Ansalas.

Iragarkiaren kodea: L2011900