249. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2281/2020 EBAZPENA, urriaren 7koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, haur-hezitzaile lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1194/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko haur-hezitzaile izateko hamaika lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 1920/2019 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 2571/2019 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioaldiko lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2019ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 7koan.

Hautaprobak bukatuta, baldintzak frogatzeko epea ireki zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 1551/2020 Ebazpenaren bidez.

Ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 27ko 1782/2020 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak proposamena egin zuen izenda zitezela probak gainditu dituzten eta deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenak. Proposamen hori 2020ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea: Yolanda Martínez de Espronceda Aramendía andrea, Cristina Garro Necochea andrea, Graciela Unzu Martínez andrea, Diana Martínez Bermejo andrea, María Induráin Carranza andrea, Ainara Aguirre Fernández andrea, Garazi García Latasa andrea, Isabel Berzal Barbarin andrea, Susana Rípodas Fraile andrea, María Lourdes Alústiza Setuain andrea eta Begoña Pardo Pellejero andrea, txanda librekoak.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

Yolanda Martínez de Espronceda Aramendía andreari 2915 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Niño Jesús HEri atxikia, destinoa Corellan duena.

Cristina Garro Necochea andreari 2900 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santa Teresa HEri atxikia, destinoa Iruñean duena.

Graciela Unzu Martínez andreari 2981 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Santa Teresa HEri atxikia, destinoa Iruñean duena.

Diana Martínez Bermejo andreari 2897 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren San Jorge HEri atxikia, destinoa Iruñean duena.

María Induráin Carranza andreari 2979 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Ninia-Etxea HEri atxikia, destinoa Iruñean duena.

Ainara Aguirre Fernández andreari 2926 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren San Jorge HEri atxikia, destinoa Iruñean duena.

Garazi García Latasa andreari 2914 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren San Jorge HEri atxikia, destinoa Iruñean duena.

Isabel Berzal Barbarin andreari 6148 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Nuestra Señora de Roncesvalles HEri atxikia, destinoa Iruñean duena.

Susana Rípodas Fraile andreari 2917 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Niño Jesús HEri atxikia, destinoa Corellan duena.

María Lourdes Alústiza Setuain andreari 2951 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako AgentziarenNiño Jesús HEri atxikia, destinoa Corellan duena.

Begoña Pardo Pellejero andreari 2978 zenbakidun lanpostu hutsa, funtzionario araubidekoa, baldintzatzat duena epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako AgentziarenNiño Jesús HEri atxikia, destinoa Corellan duena.

3. Xedatzea ezen izendatutako izangaiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileen Unitatean jabetu beharko dutela lanpostuaz (González Tablas kalea 7, Iruña), hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoarekin.

Aipatutako epean ez baldin badute lanpostuaren jabetza hartzen, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2020ko urriaren 7an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2011669