248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1567/2020 EBAZPENA, urriaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, merezimendu-lehiaketaren ondoren Estíbaliz Urtaran Gil Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa Ikerketa Zerbitzuko Proiektuen Jarraipenerako Bulegoko buru izendatzen duena (514 zenbakidun lanpostua).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2019ko abenduaren 16ko 2564/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen; horien artean, Ikerketa Zerbitzuko Proiektuen Jarraipenerako Bulegoko burutza zegoen (514. lanpostua).

Egin beharreko jarduketak amaituta, kalifikazio epaimahaiak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketa gainditu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangai bakarraren alde.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Estíbaliz Urtaran Gil andrearen izendapena egitea.

Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Estíbaliz Urtaran Gil, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Ikerketa Zerbitzuko Proiektuen Jarraipenerako Bulegoko buru izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 514 zenbakia duen burutza hori.

Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.

Hala egin ezean, esleitu dioten burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 7an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2011945