248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

336/2020 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Olga Cuairán Yeregui andrea behin behineko zentroko zuzendari izendatzen duena Azkoiengo San Miguel adinekoen egoitzarako.

Azkoiengo San Miguel egoitza 56 lagun hartzeko baimena duen adinekoendako egoitza-zentro bat da, eta uneotan, bertako egoiliar asko COVID-19ak jota daude udalerri horretan egon berri den agerraldiaren ondorioz; agerraldi horri aurre egiteko onetsi zen, hain zuzen, Osasuneko kontseilariaren irailaren 22ko 43/2020 Foru Agindua, berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzen zituena Azkoiengo udalerrian (Nafarroa), COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz.

Egoera ikusirik eta hari aurre egiteko laguntza emateko xedez, Eskubide Sozialetako Departamentuak aditzera eman die Azkoiengo alkateari, zeina egoitzaren “Fundación Residencia San Miguel-Don Miguel Revuelta” fundazio titularraren patronatuko kide baita, eta patronatuari berari, egoki dela esku hartzea, eta horretarako eskarmentu profesionala duen pertsona bat jarriko duela zentroko zuzendaritza-eginkizunetan egoiliarrak halako egoeran dauden bitartean.

Urriaren 9an patronatuak hartutako erabakian aditzera eman zuen jabe zela pandemia arindu bitarte egoitzaren kontrola hartzeko proposatutako neurriaz.

Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, alde batetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak zentro soziosanitario berriak abian jartzen ahalko ditu, horien bidez indartzeko edo modu alternatiboan emateko sektore kalteberek edo COVID-19aren ondoriozko osasun krisiak nahiz krisi horren kariaz harturiko neurriek ukitutako kolektiboek behar duten arreta, eta, bestetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak abian jartzen dituen behin-behineko zentro soziosanitario horietako zuzendaritza postuak izendapen librearen bidez beteko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako bateko edo horietako bati atxikitako funtzionarioen artetik, Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru agindu baten bidez.

Espedientean jaso dira egoitzaren egoerari buruzko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txosten-proposamena, patronatuarekin hartutako erabakia eta zentroko zuzendari izateko pertsonaren betekizunak.

Horrenbestez, bidezkoa da Azkoiengo San Miguel egoitzako behin-behineko zentroko zuzendaria izendatzea.

Horregatik guztiagatik, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 301/2019 Foru Dekretuan eta koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Lege-dekretuan ezarritakoarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Azkoiengo San Miguel egoitzan behin-behineko zentro bat abian jartzeko baimena ematea, bertako egoiliarrek behar duten arreta indartzeko eta modu alternatiboan emateko.

2. Olga Cuairán Yeregui andrea izendatzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako behin-behineko zentro horretako zuzendari (50 toki baino gehiagoko behin-behineko zentro batekoa).

3. Foru agindu hau jakinaraztea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko urriaren 13an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2012005