248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Egoitza elektronikoa sortzea

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko batzarrak, 2020ko irailaren 25ean egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

2011ko otsailaren 14an, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko batzarrak erabaki zuen egoitza elektronikoa sortzea; erabaki hura 2011ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 1ekoan.

Aipatu egoitza elektronikoa berriki aldatu da eta, eta bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Batasunaren batzarrak honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Sortzea Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko (hemendik aurrera Batasuna) egoitza elektronikoa honako helbide elektroniko honetan: https://serviciosadministrativosvaldorba.sedelectronica.es. Batasuna da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Batasunaren webgunean. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Batasuneko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Laugarrena.–Batasuneko buruari ahalmena ematea akordio hau gauzatzeko behar den edozein dokumentu sinatzeko.

Garinoainen, 2020ko irailaren 27an.–Batasuneko burua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2011166