248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

498/2020 Ebazpena. Taxi gidari profesionalaren baimena ematea

9/2005 Foru Legeak, uztailaren 6koak, ezartzen du 21. artikuluan baterako zerbitzurako eremuko toki erakunde eskudunek, beren ordenantzetan hala ezarrita badago, taxiaren baimen profesionala eskuratzeko agindu ahal izango dietela lizentzien titularrei edo kontratatutako pertsonei.

Iruñerrian baterako zerbitzurako eremuko taxi zerbitzua arautzeko ordenantzaren 18. artikuluak taxiaren baimen profesionala arautzen du, eta ezartzen du taxi zerbitzua emateko beharrezkoa dela taxiaren baimen profesionala izatea. Bere aldetik, aipatu den ordenantza horretako 7.2 artikuluak exijitzen du baimen hori beharrezkoa dela lizentzia baten titularra izateko.

49/2020 zenbakiko ebazpenaren bidez (urtarrilaren 22ko ebazpena), Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxiaren baimen profesionala lortzeko deialdia onetsi zen, eta 2020ko urtarrilaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (20. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

2020ko irailaren 23an Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan argitaratu zen Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena lortzeko probak gaindituak zituzten pertsonen zerrenda hartzen duen agiria.

Xedapen zatian taxi baimen profesionala ematen zaienek gainditu dituzte probak.

Ematen ez zaienek ez dituzte probak gainditu.

Eskumena Mankomunitateko buruari dagokio Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuen 20.20 artikuluarekin, Iruñerriko Mankomunitatearen Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 28.20 artikuluarekin, eta Toki Araubidearen Oinarrien 21.1 s) artikuluarekin bat (azken hori aplikatzekoa da Toki Administrazioaren Foru Legearen 8.2 artikuluaren arabera).

Azaldutako guztia kontuan hartuta

EBATZI DUT:

1. Pertsona hauei Iruñerriko baterako zerbitzurako eremuko taxi gidari profesionalaren baimena ematea:

ALBERRO BERASÁIN, JOSÉ MARÍA

ALBISU FERNÁNDEZ DE ARCAYA, JACOBO ENRIQUE

AMORENA ZARATIEGUI, IGNACIO

AÑAZCO APOLO, ELEANA ROCIBEL

ARREGUI LACASTA, FERNANDO

AZURMENDI GIMÉNEZ, RAQUEL

CORTÉS SÁNCHEZ, ARACELI

DE LA FUENTE DELGADO, ELENA

ECHARREN SÁENZ, LUIS RAÚL

ELVIRA OTXANDORENA, ANA ISABEL

EZKERRO ESTEBAN, JOAQUÍN

GANUZA DIVASSON, MARÍA PILAR

GHERGHELIAC, IONUT

GRACIA LANDA, JOSÉ LUIS

IBILCIETA MATA, CÉSAR

ITOIZ GOÑI, IGNACIO JOAQUÍN

JIMÉNEZ TREVIÑO, FRANCISCO JAVIER

LARRÁYOZ TORNARÍA, ENRIQUE

LEACHE SARASIBAR, NATALIA

LIZARBE GOÑI, PABLO

MIQUÉLEZ RETEGUI, NATALIA

NOGAL ALONSO, ELOY

PÉREZ BESCOS, EDUARDO

PÉREZ JIMENEZ, JUAN CARLOS

PLACENCIA ROMERO, VERÓNICA ALEXANDRA

QUIROGA CUENCA, TAIRO DAVID

REMIREZ MARTINEZ, LEONOR

REYES LASARTE, MIGUEL

RODRIGO AGUINAGA, ÁNGEL

SANZ BORDA, SANDRA

SPASOVA STAMATOVA, MARÍA

UBASOS SANZ, ISIDRO

2. Taxiaren baimen profesionala lortu duten pertsonen zerrenda argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, adierazita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarritakorekin bat, ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera dago, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, edota gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko urriaren 9an.–Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2011829