248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Hasi da prozedura bake epaile titularra eta haren ordezkoa izendatzeko, eta, bete dadin Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta ondokoak eta Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 4. eta 5. artikuluak, honako honen bidez 15 egun balioduneko epea ematen da baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskaera egin dezaten udal honetan, eta aditzera ematen da espediente osoa Idazkaritzan egonen dela, nahi duten guztiek azter dezaten bertan. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Jaiotza-ziurtagiria.

Aurrekari penalen ziurtagiria.

Osasun ziurtagiria, frogatzen duena ez duela eritasunik galarazten dionik bake epaile karguaren eginkizunetan aritzea.

Titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak.

Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez duela bateraezintasunik.

Santakaran, 2020ko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2012188