248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Udal Plan Orokorreko S-5 sektoreko UTE 2.2 unitatearen behin betiko likidazioaren kontua. Hasierako onespena

San Adriango Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea San Adriango Udal Plan Orokorreko S-5 sektoreko UT 2.2 unitatearen birzatiketaren behin betiko likidazioaren kontua.

Jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

San Adrianen, 2020ko irailaren 30ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2012033