248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko (Oncineda) UE 3 unitatearen birpartzelazio proiektuan. Behin betiko onespena

Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa, Lizarrako udal plan orokorreko (Oncineda) UE 3 unitatearen birpartzelazio proiektuan, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin bat.

Lizarran, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2011800