248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Konpentsazio ekonomikorako hirigintza-hitzarmena.
Behin betiko onespena

Alkatetzak 2020ko ekainaren 9an eman 22/2020 Ebazpenaren bidez hasiera batez onetsi zen Konpentsazio ekonomikorako hirigintza-hitzarmena, udal teknikariek aurkeztutakoa, Héctor Cabeza Goñiren espedienteari dagokionez, lantegi bat eraikitzeko.

Hasierako onespena 2020ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 20koan.

Jendaurreko nahitaezko epean ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Alkatetzak 2020ko irailaren 22an eman 55/2020 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsitzat jo zuen Héctor Cabeza Goñik sustaturiko kudeaketako hirigintza-hitzarmena.

Azkenik, formalizatu zen hirigintza-hitzarmena, alderdi interesdunen sinaduraren bidez, eta jaso zen hirigintza-hitzarmenaren erregistroan eta administrazio artxiboan.

Horiek horrela, argitara ematen da kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren testu osoa, behin betiko onetsia eta sinatua, beherago transkribatzen den eduki literalekoa.

Eritze Atetzen, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2011828