248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

107/2020 FORU AGINDUA, urriaren 9koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ematen baitira, Nafarroan, herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortzak.

Nafarroako gobernuak herritarren parte-hartzea garatzeko konpromisoa hartu du, batetik, demokratizatzeko eta jendartera irekitzeko eta hurbiltzeko bitartekoa delako eta, bestetik, laneko metodologia bat delako, aukera ematen duena elkarrizketa eta deliberazio publikoa sustatzeko gobernantza publikoaren funtsezko baliabideak diren aldetik.

Martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legeak,Nafarroako parte-hartze demokratikoari buruzkoak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak aktiboki sustatuko duela sendotuz joatea, urratsez urrats, bere eskubideen jakitun den gizarte zibil aurreratu bat. Ildo horretan, sentsibilizazio neurri batzuk ezarriko dira gizarte parte-hartzaile bat sendotzeko.

Neurri horietako bat protokoloak martxan jartzea da, aitor daitezen administrazio publikoek, sindikatuek, enpresek eta abarrek herritarren parte-hartzearen arloan dituzten jardunbide egokiak.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abenduaren 23ko 198/2019 Foru Aginduaren bidez, deialdia egin zen, Nafarroan, herritarren parte-hartzearen arloko jardunbide egokien aitortza egiteko. 19 hautagai aurkeztu ziren ezarritako kategorietan.

Deialdiaren oinarrietan ezarri bezala, epaimahaiak baloratu ditu horiek guztiak, eta proposamen bat egin. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiaren txostenean jaso da proposamen hori, eta txostena espedientean dago.

Epaimahaiaren izenean, eta nirean, eskerrak ematen dizkiet aitortza honetara aurkeztu diren entitateei gauzatutako proiektuetan egin duten ahaleginarengatik; horiek guztiak modu positiboan baloratu dira, nahiz eta batzuk ez diren jardunbide bikainak izan parte-hartzearen arloan.

Horrenbestez, aipatutako txostena ikusirik, urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz (foru dekretu haren bidez onetsi zen Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa),

AGINTZEN DUT:

1. Jardunbide egokien aitortza hauek ematea, Nafarroan, herritarren parte-hartzearen jardunbide egokien arloan:

KATEGORIA

ENTITATEA

PROIEKTUA

Nafarroako Gobernuaren departamentuak eta/edo enpresa publikoak

Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

Herri atseginak adinekoekin. CorellaAtsegina, LerinAtsegina, BurgiAtsegina

Toki entitateak

Etxarri Aranazko Udala

Etxarri Aranazko plaza ingurua hobetzeko parte-hartze prozesua

Bakaikuko Udala

Udalerriaren gaineko hausnarketa estrategikoa egiteko parte-hartze prozesua

Tokiko ekintza taldeak, unibertsitate eta ikerketa taldeak, ikastetxeak, fundazioak, GKEak, herritarren erakunde eta elkarteak, lanbide elkargoak, sindikatuak eta hedabideak.

Espainiako Gurutze Gorria

Bizikidetza plana. Gizarte eta bizitegi diagnostikoa, eta Murchanten esku hartzeko proposamena

“Hezitzaile Eskola” Ikastetxe Bateratua

Nire auzoa, nire jolastokia

2. Enpresa pribatuen, enpresa elkarteen eta kooperatiben kategoria eman gabe utzi dela deklaratzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusira eta aurkeztutako hautagaitza guztiei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 9an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2011899