248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3362E/2019 EBAZPENA, urriaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baitzaio Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzen partidaren gastuari. Ebazpen horren bidez dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dira,ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialeko bihurtuz. DDBN identifikazioa: 493731.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez, dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko xedez, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialeko bihurtuz.

Otsailaren 6ko 43E/2020 Ebazpenaren bidez 300.000 euroko gastua baimendu zen, 2020ko gastuen aurrekontuko “Ekonomia sozialeko enpresei laguntzak ematea enpresen jarraipenerako” izeneko 950001 96100 7709 241202 partidaren kargura.

Kontuan hartuta 2020. urte osoan zehar eskaeren bolumena txikiagoa dela aipatutako laguntzak kudeatzeko zenbatekoa baino, eta beste gastu-konpromiso batzuei aurre egiteko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea honako partida honen gastuari, jarraian aipatzen den zenbatekoan:

–Dirulaguntzak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez arautu zirenak, ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko, epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sar daitezen lagunduz eta enpresak ekonomia sozialeko bihurtuz, 150.000 euroko gastua, 2020ko gastu aurrekontuko “Ekonomia sozialeko enpresei laguntzak ematea enpresen jarraipenerako “ izeneko 950001 96100 7709 241202 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2020ko urriaren 6an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2011558