248. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2255/2020 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 3506/2019 Ebazpenaren 5. oinarria aldatzen duena kalifikazio-epaimahaiaren osaeraz bezainbatean. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 16ko 3506/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17koan.

Deialdiaren 5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: María Dolores Urrutia Heredia andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: María Cruz Pascual Gallo andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Nekane Agreda Arróniz andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Ana Arteaga Martínez andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Antonio Remón Osta jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erdi mailako tituluduna (Administrazioa).

–Ordezko epaimahaikidea: José Ángel Alonso García jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko II. Zabalguneko Enplegu Agentziako burua.

–Epaimahaikidea: María Carmen Mayo Gárate andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Eva María Mier Mendiguchía andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Amaya Bengochea Carpena andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko antolaketako goi mailako teknikaria.

–Ordezko idazkaria: María Jesús Pérez Lafuente andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Erregistro eta Langileriaren Bulegoko burua.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako idatzi baten bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzeko beharraren berri eman du, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2.b) artikuluan aurreikusitako abstenitzeko arrazoietako bat duelako epaimahaikide batek; halaber, beste epaimahaikideetako baten erretiroaren berri eman du.

Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 5 oinarria aldatzea, eta kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludun izateko hogeita zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duen 3506/2019 Ebazpenaren 5. oinarrian (ebazpen hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak eman zuen abenduaren 16an); hori horrela, kalifikazio epaimahaiaren osaera hau izanen da:

–Epaimahaiburua: María Dolores Urrutia Heredia andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Programen Garapen eta Berrikuntzarako eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaiburua: María Cruz Pascual Gallo andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Ana Arteaga Martínez andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Nekane Agreda Arróniz andrea, Tafallako Udaleko idazkaria.

–Epaimahaikidea: José Luis Nieva Zardoya jauna, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituluduna.

–Ordezko epaimahaikidea: Maite Brun Valencia andrea, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Dualaren eta Etengabeko Ikaskuntzaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: María Carmen Mayo Gárate andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezko epaimahaikidea: Eva María Mier Mendiguchía andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Amaya Bengochea Carpena andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Europako PATHWAYS-EASI proiektuko koordinatzailea.

–Ordezko idazkaria: María Jesús Pérez Lafuente andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burua.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko urriaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2011573