247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Lorezaintzako Ofiziala izendatzeko proposamena (C maila)

Burlatako Udalerako lorezaintzako ofizialaren lanpostua (C maila) betetzeko deialdi murriztuaren 8. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, plantillan 5.11 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua eta deialdia 2020ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 15ean, hautaprobak amaitu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak Burlatako Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko du zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, puntuazio osoaren ordenaren arabera. Halaber, zerrenda hori eta oposizioaren guztizko baturan puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena bidaliko dio Alkatetzari, espediente osoarekin batera. Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Deialdian aurreikusitako hautaprobak amaituta, aipatutako deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa betez, epaimahai kalifikatzaileak Alkatetzari aurkeztu dio puntuazio handienarekin gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena, Mikel Xabier Redín Martínez.

Burlatan, 2020ko urriaren 14an.–Jarduneko alkatea, Ander Carracón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2012043