247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-524

Ergoienako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Ergoienako Udala.

Xedea: Unanuko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: izenik gabeko erreka.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ergoiena (Nafarroa).

Ergoienako udal-mugarteko Unanu herriko isurketa (Nafarroa), urtean 8.500 m³-ko emaria duena, hobi septikoan araztu ondoren izenik gabeko erreka batera ateratzen da; Leziza ibaira isurtzen da erreka hori, eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011685