247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-1207

Longidako Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamenduan gehienez ere 0,02 l/s ur hartuko da iturburu batetik, Gurpegi errekara ezkerraldetik isurtzen den izenik gabeko erreka-zulo baten ezekerraldean, polizia-eremuan, La Cabaña alderdian (26. poligonoa, 49. lurzatia). Ura Erdotzain herria hornitzeko erabiliko da (bizilagun bat, 5 bizilagun asteburuetan), Longidako udal-mugartean (Nafarroa). Urtean, gehienez ere, 600 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,02 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko apirilaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011683