247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. sektoreko UT-5 unitatean. Hasierako onespena. Jendaurreko informazioa

Azkoiengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri jarduketako plan berezia, 1. sektoreko UT-5 unitateari dagokionez, Laura Díaz Barcosek sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2011893