247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, UC 1eko 6. poligonoko 132-138 bitarteko lurzatietan (El Horno kalea, 25tik 39ra) eta 139. lurzatian (Alfarería plaza). Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2020ko urriaren zortzian egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Irunberriko UC 1eko 6. poligonoko 132-138 bitarteko lurzatiei (El Horno kalea, 25tik 39ra) eta 139. lurzatiari (Alfarería plaza) dagokienez. Udalak berak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan nahiz udal honen iragarki-taulan ere emanen da argitara; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Irunberrin, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2011797