247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2. poligonoko 378, 380, 381 eta 382. lurzatien planeamenduko hirigintza-hitzarmena. Jendaurrean jartzea

Lakuntzako Udalak, 2020ko urriaren 7ko osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea Sakana Cooperativarekin sinatu beharreko planeamenduko hirigintza-hitzarmenaren zirriborroa. Haren xedea da 2. poligonoko 378, 380, 381 eta 382. lurzatien eremua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin.

Lakuntzan, 2020ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Patxi X. Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2012021