247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Udal Planeko Eraikingintza-ordenantza orokorraren 77. artikuluan. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko urriaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 77. artikuluaren aldaketa, paragrafo bat gehituta; artikulua honela geratu da:

77. artikulua. Gainerako eraikuntzak.

Hona hemen erabili beharreko materialak:

Fatxadak:

Eraikuntzek gutxienez ere metro 1 garai izanen den zokaloa izanen dute, arestian aipatu materialetan egina, eta fatxadaren gainerakoa kolorezko xaflaz egin daiteke (xafla zulatua zilegi da), inguruarekin bat.

Fatxadan zokaloa ezartzetik salbuetsita egonen dira teilatu-hegala 3 metrotik beherako altueran duten eraikinak, bai eta bestelako eraikinak ere, behar bezala justifikatutako behar higieniko-sanitarioengatik haietan zokaloa jartzea gomendatzen ez bada.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen). Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da eta argitara emanen da.

Muetzen, 2020ko urriaren 5ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2011891