247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

UE-4 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Alkatetzak 2020ko abuztuaren 17an emandako 2020/82 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen UE-4 exekuzio unitatea garatzeko borondatezko birpartzelazio proiektua, Joseba Inchusta Irisarrik sustatua eta J. Javier Asiain Ansorena, Javier Oses Pérez de Muniain eta Pablo Flores Domínguez arkitekoek prestatua, 2020ko maiatzeko datarekin. Ebazpen horretan, halaber, berariaz ezarri zen erabakia behin betikoa bilakatuko zela alegaziorik aurkeztu ezean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 169. artikuluan ezarritakoarekin.

Espedientean ez denez alegaziorik jaso, aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Ebazpen honen aurka, amaiera ematen baitio administrazio bideari, errekurtso hauek aurkez daitezke, hautara:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Udalari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin bat;

–Edo, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz;

–Edo, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin bat. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta hura berariaz ebatzi edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, ezertan ukatu gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso jar dezakezula.

Garinoainen, 2020ko urriaren 6an.–Alkateordea, Virginia Ruiz Pe (Alkatetzaren irailaren 2ko 2002-0093 Ebazpenaren bidez eskuordetua).

Iragarkiaren kodea: L2011702