247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Cordovillako 1. poligonoko 714. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2020ko irailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, Cordovillako 1. poligonoko 714. lurzatiari dagokionez, Lidl Supermercados SAUk aurkeztua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2011799