247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatearen hirigintza-jarduketagatik

Oltza Zendeako Udalaren osoko bilkurak 2020ko otsailaren 27an egindako bilkuran hartutako erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zen desjabetzearen xede diren ondasun eta eskubide ukituen zerrenda, horrek berarekin dakarrela erabilera publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa, eskatua lurrak Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitatean sartuta dituzten eta exekuzio sisteman parte hartzerik nahi ez duten jabeek, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 163. artikuluan, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoaren babesean, diharduen administrazioari ahalmena ematen baitiote finka ukituak berehalakoan okupatzeko.

Nafarroako Gobernuak 2020ko irailaren 9an hartutako erabaki baten bidez, deklaratu zuen, nahitaez desjabetzeko, presakoa dela Asiaingo S-1 sektoreko UE-1 exekuzio unitateko hirigintza jarduketak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. (2020ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 22koa).

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz, Alkatetzak irailaren 29an eman 506/2020 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

Lehenengo.–Dei egitea hirigintza-jarduketak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, 2020ko azaroaren 5ean ager daitezen, 13:00etan, Oltza Zendeako Udaletxera (Angulo kaleko 2an, 31171 Ororbia, Nafarroa) ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera eta, behar baldin bada, behin betiko okupaziokoak ere egitera.

Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, aldean dituztela titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa ekar dezakete, beren kontura.

Bigarren.–Administrazioren peritu izendatzea M.ª Asunción Osés Alonso.

Hirugarren.–Agintzea argitaratzeko ebazpen hau eta haren eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Oltza Zendeako Udalaren iragarki-taulan; adieraziz argitalpen hau egiten dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean; edo, jakinarazpena egiten saiatu arren, ezin izan denean egin.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, zitazio indibidualerako zedula egokiaren bidez, eta adierazita egintza hau ez dela behin betikoa administrazio bidean, eta aurreko akta egiteko unera arte interesdunek aurkez ditzaketela bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak idatziz, bakar-bakarrik presako okupazioaren ondorioz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan egin diren okerrak zuzentzeko.

ERANSKINA

Aktak egiteko tokia: Oltza Zendeako Udala. Angulo kalea, 2. Ororbia. 31171, Nafarroa.

POLIGONOA

LURZATIA

FINKA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

JABEAK

PARTE-HARTZEA

EGUNA

ORDUA

10

88

7849

Tituluaren arabera, 6.400,00 m²; katastroaren arabera, 6.376,49 m²

–Rosa María Iribarren Arriaga

–María Isabel Iribarren Arriaga

–Juana María Iribarren Arriaga

1/3

1/3

1/3

2020-11-05

13:00

Oltza Zendean, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2011289