247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

UE 37 unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua
1. poligonoko 522. lurzatian. Behin betiko onespena

Bakaikuko Udalak, 2020ko abuztuaren 3an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE37 exekuzio unitatean (1. poligonoko 522. lurzatia) borondatezko birzatiketa egiteko proiektua, Jose Javier Barandiaran Azpilikuetak sustatuta. Iragarkia 2020ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 4an.

Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, proiektua behin betiko onetsirik gelditu da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Bakaikun, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2011949