247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 9., 10., 11., 333., 335. eta 336. lurzatietan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Navarra de Estampación e Inyección SA (NEINSA) merkataritzako enpresak sustatua, bera baita Agoizko katastroko 1. poligonoko 9., 10., 11., 333., 335. eta 336. lurzatien titularra, zeinak Agoizko Udal Planeko Z.O.3.2 eremu antolatuaren barnean baitaude. Plana prestatu du Pablo Apesteguia Irigoyen industria ingeniari teknikoak, aipatutako lurzatien aprobetxamendua aldatzeko, aldez aurretik taldekatu eta ondorengo multzoari %80ko aprobetxamendu bakarra emanez.

Hasiera batez onetsitako proiektua jendaurrean egonen da hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren bi egunkaritan argitaratuta. Epe hori iraganik ez bada alegazio, kexa edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Agoitzen, 2020ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2011812