247. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

73/2020 FORU DEKRETUA, urriaren 7koa, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco Javier Abad Vicente jauna, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria. Zerbitzu hori Osasun Zuzendaritza Nagusian dago, Osasun Departamentuan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2020ko urriaren 7an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Francisco Javier Abad Vicente jauna, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria. Zerbitzu hori Osasun Departamentuan dago, eta kargu-uzteak 2020ko urriaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko urriaren 7an–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2011672